Osakidetzako Larrialdietako Zerbitzuak
Gaur, maiatzaren 16an, Osakidetzak 12 adingabe eraman ditu Gurutzetako eta Basurtuko unibertsitate-ospitaleetara. Adingabeak, Bilboko aireportuan zeudela, Lanzarotera zihoan hegaldi batean ontziratzeko zain, urdail-hesteetako prozesu arin batekin bateragarriak diren sintomak agertu zituzten.
Taldea, 11 eta 12 urte bitarteko adingabeek osatua, bidaia antolatuta zeukan. Itxaronaldian, adingabe batzuek okadak eta zorabio-sentsazioa izaten hasi ziren, eta horren ondorioz, Osakidetzako larrialdietako anbulantziak azkar mobilizatu ziren.
Amulantziak aireportura iritsi ziren eta osasun-taldeek han egin zuten lehen balorazioa. Prebentzioz, 12 adingabeak anbulantziatan eraman zituzten ospitaleetara, ebaluazio zehatzago bat egiteko.
Eramandako adingabeen erdiak Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten, beste erdiak Basurtuko ospitalean artatu zuten. Bi establezimenduetan, ebaluatutako pazienteak sintomatologia arinarekin sailkatu dira eta ez da larritasunik hauteman. Pediatrian balorazioak egiten jarraitzen dute, elikadura arloko arazo bat izatearen aukera aztertuz. Taldeari laguntzen dioten monitoreak, berriz, sintomarik gabe daude.
Osakidetzak gertaera normaltasun osoz kudeatzen ari dela adierazi du, eta ez da aparteko dispositiborik aktibatu behar izan, euskal osasun-sistemaren ohiko erantzun-gaitasunari esker.
Azken orduan, artatutako adingabeek bilakaera positiboa eta arina dutela baieztatu da; Basurtuko Unibertsitate Ospitalera eraman dituzten sei adingabeak alta jaso dute, eta Gurutzetako ospitaleko beste seiak, egoera onan, berehala alta emango zaie.
