Merkataritzako lankidetza-protokolo berri bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren artean

Merkataritzako lankidetza-protokoloa

Gobernu Kontseiluak jakinarazi duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzak, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak – DEMA, Bizkaidendak, CECOBI Bizkaiko Merkataritza Elkartea eta Bilbao Dendak Hiri Merkataritzako Plataforma lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Protokolo honen helburua da aldeen arteko lankidetza esparru bat ezartzea, merkataritzan eta ekintzailetzan eragina duten ekimenak sustatuz.

Horrela, bilbotar merkataritzaren identitatea indartu nahi da, merkataritzaren sektorean enpresen transmisioa sustatzeari esker. Ekintza hauek honako hauek izango dira:

Protokoloaren jarraipena egiteko batzorde tekniko bat eratuko da, bi urte iraungo duena.